XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aitaginarrebak karabana bat eratu zuen, handik egun gutxitara Nilo gurutzatu zuten.

Lehenengo bost suhiak karabanan zihoazen, aitaginarrebak horrela agindurik, seigarrenaren zerbitzari bezala.

Ibai gurutzatu zutenean Aitaginarreba eta suhia txanelen pasua baino lehenago zegoen ibaialdean jaitsi ziren oinak garbitzeko.

Ertzeko harea artean aitaginarrebak kate baten muturra ikusi zuen.

Suhiak kate muturra aitaginarrebaren eskuetan ikusi zuenean, oihu egin zuen: - Hor dago! Hor dago!.

Aitaginarrebak galdetu zuen: - Zer gertatzen zaizu semeori, hain urduri jartzeko?.

Suhiak erantzun zuen.

- Hau bai poza, aita, nik kontatutakoaren egiatasuna frogatu ahal dut!.

Hau da nire astoak ibaira diru eta guzti erori zenean zeraman katea.

Agindu kate osoa ateratzeko.

Aitaginarrebak bere esklabuak eta suhiaren zerbitzariak deitu zituen.

Guztien artean harea alboratu zuten, eta azkenean katearen beste muturrean astoaren burua agertu zen, harea kentzen segitu zuten eta animaliaren gorputz osoa atera zuten, urrez eta zilarrez betetako sakuekin, piastra bat ere falta ez zela.

Hau ikustean alaba txikiak bere senarraren besoetara salto egin eta esan zuen: - Ez nuen erratu senartzat urketaria hartu nuenean.

Karabanak aurrera egin zuen suhiaren hirira heldu arte.

Bere etxera sartzean, bertan zerbitzariak eta jendea aurkitu zituen.

Dena zegoen behar bezala.